Santa Barbarako lakuaren inguruan gertatutako «ankerkeria» helarazi dio herritar batek Kronikari, argazki baten bitartez. Bertako dortoka bat hilda agertu zen asteazkenean, ipurdiko zulotik makil bat sartuta. 23 zentimetro luze zen dortoka, eta hura baino nabarmen luzeagoa erabili zuten makila.