Jokoak eta astoak protagonista gaur, Portun

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 31a, 00:00

Umeek ederki pasa zuten, atzo, haur jokoetan.

Jokoekin eta txapelketekin hasiko dute auzoko jaien bigarren eguna, eta Asto Paseoaren 71garren edizioa egingo dute arratsaldean.

 

Eguraldiak baimenduta, primerako hasiera eman zieten atzo Portuko Jaiei, eta batera eta bestera aritu ziren haurrak, korrika eta saltoka, txupinazoa bota aurretik eta ondoren. Ez pentsa nahikoa nekatu zirenik! Halaxe segiko dute gaur ere, jokoak izango baitira protagonista festen bigarren egunean: zaku karrerak, lokotxak, aulki jokoa, uraren eta irinaren jolasa, zinta lasterketa...

Gaurkoan estreinatuko dute saskibaloi txapelketa ere, eta 21 puntura iristeko lehian ariko dira adin guztietako herritarrak. Eguerdian izango da hori, arratsaldeak bai baitauka ekintza nabarmenik: Asto Paseoaren 71garren edizioa egingo dute, 18:00etan hasita. Beste urte batez, jendez beteko dira errepide bazterrak, ikusmin gehien pizten duen saioarekin.

Horren ondotik, haur eta gaztetxoak izango dira protagonista berriro. Aurrena, txintxo-txintxo eserita egongo dira, Patxin eta Potxin pailazoen abenturez gozatzeko. Eta ondoren, dantzan jarriko dute gorputza, Itzal taldearen aurreneko dantzaldiarekin.

Gauerdian hasiko du bigarren saioa erromeria taldeak, goizaldeko ordu txikietara arte, oporraldia parranda gogoz bukatu duten guztientzat.

PORTUKO JAIETAN GAUR

08:00 Egunsentia, suzirien jaurtiketarekin. 

11:30 Haur jokoak. 

13:00 Zinta lasterketa, izugarrizko opariekin.

Jarraian Tiro karabina txapelketa.

Aldi berean Saskibaloi txapelketa

16:30 Umeentzako tailerrak.

18:00 LXXI. Asto paseoa, Zintzarri tabernak babestua.

19:00 Patxin eta Potxin pailazoen ikuskizuna.

Jarraian Umeentzako dantzaldia, Itzal musika taldearekin.

Ondoren Afaltzera gauerako indarrak hartzeko!

00:00 Dantzaldia Itzal musika taldearekin.

 

Txupinazoa botatzearekin batera atera ziren buruhaundiak, ipurdiak berotzera.

 

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!