Doberak haur zaintza zerbitzua eskainiko du aurten ere, Langilen

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 29a, 00:00

Irailetik ekainera bitarte eskainiko du zerbitzua, goizeko 07:30etatik 09:00etara. Haur Hezkuntzako bigarren maila eta Lehen Hezkuntzako seigarren maila bitarteko haurrentzat izango da.

 

Dobera Euskara Elkarteak martxan jarriko du haur zaintza zerbitzua, aurten ere, Langile ikastolan. 2024-2025 ikasturtean, zaintza zerbitzua izango da goizeko 07:30etatik 09:00etara bitarte, Haur Hezkuntzako bigarren maila eta Lehen Hezkuntzako seigarren maila bitarteko haurrentzat. Eguneko lehenengo ordu hauetan, haurrak giro euskaldun, goxo eta ludikoan egongo direla azaldu dute Doberako kideek, eguna ahalik eta modu atseginenean hasteko. Zaintza gunean, jolasak, mahai-jokoak eta ipuinak, eta marrazteko txokoak edukiko dituzte umeek.

Zaintzak irauten duen ordu eta erdi horretan, Doberak bere helburuari eutsiko dio: umeen artean euskararen erabilera indartu eta sustatzea. «Era berean, umeek hezkidetza, elkarlana eta talde sentimendua bultzatu, euskal kultura ezagutu eta lagun berriak ezagutzea nahi dugu», gehitu dute elkarteko kideek. 

Doberako hezitzaileak ardu­ratuko dira umeei harrera egi­­te­az, baita gurasoekin eta ira­kasleekin komunikazioa man­­ten­tzeaz ere. Gurasoen oharrak jasoko dituzte, gero ume bakoitzaren tutoreari helarazteko. Zaintza ordua amaitzean ere, hezitzaileak arduratuko dira umeak beren irakasleekin uzteaz, hiru eraikinetan: Meaben, Bidebietan eta Laubidietan. 

Eskolako ordutegia errespeta­tuko da, eta irailetik ekainera bitarte izango da zerbitzua, aste­lehenetik ostiralera. Sarrera ordua malgua izango da, familia bakoitzaren beharretara egokitutakoa, eta elkartze lekua izena ematen duten haurren kopuruaren araberakoa izango da, eraikin bakarrean ala ezberdinetan.

Izena emateko baldintzak

Iazko prezioak mantenduko dira, eta Doberako bazkideek prezio berezia izango dute. Hilekoa: ohikoa 65 euro eta bazkideek 60 euro. Anai-arrebak: 55 euro eta bazkideek 50 euro. Aldizkako erabilera egiteko aukera ere izango da: 7 euro eguneko, eta 21 euroko  kuota minimo bat kobratuko da. 

Ohiko erabiltzaileen ordainketa hilero egingo da, joan ala ez joan. Aldizkako zerbitzua behar izanez gero, gutxienez 24 orduko lehenago jakinarazi beharko da, eta zerbitzua astelehenean behar izanez gero, 72 orduko lehentasunarekin. Bestalde, Haur Hezkuntzako bigarren mailako haurrak urrian hasiko dira, egokitzapen prozesua pasata. Hala ere, zaintza zerbitzuan egokitzapena egiteko aukera ere izango da.

Zerbitzuarekin aurrera egite­ko, gutxieneko haur kopuru batek eman beharko du izena. Beraz, interesa izanez gero, izenematea lehenbailehen egitea gomendatu dute elkartekoek. Ize­nematea elkartearen webgune­an egin be­harko da: dobera.eus/zaintzazerbitzualangilen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!