Ikasmaterialaren bilketa banaketa martxan, Hernanin eta Andoainen

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 28a, 00:00

Neguko arropa bilketa iaz, Biterin.

Datozen egunetan egingo da materialen bilketa eta banaketa, Buruntzaldeako Kontseilu Sozialistak egokitutako guneetan.

Ikasturtea heltzear dagoen honetan, Buruntzaldeako Kontseilu Sozialistak ikasmaterialaren bilketa eta banaketa egingo du Hernanin eta Andoainen. Andoainen banaketa zein bilketa Igara Espazioan egingo da, Eskola kalea 4 behea, helbidean. Hernanin, berriz, Kontrakantxa Gaztetxean. Ikasmaterialaren bilketa, Andoainen, abuztuaren 30ean (11:00-13:00) eta irailaren 3an (17:00-19:00) egingo dute. Eta banaketa, irailaren 11n (18:00-20:00). Hernanin, berriz, bilketa irailaren 4an egingo da (16:00-20:00), eta banaketa, irailaren 7an (11:00-13:00). Oinarrizko bitarteko prezio gorakadaren aurrean, langileriaren bizi-baldintzen aldeko dinamikak martxan jartzea funtsezkoa dela adierazi dute Kontseilu Sozialistako kideek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!