Adinekoen Eguna ospatuko dute Goiz Eguzkiko bazkideek

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 28a, 00:00

Izenematea zabalik egongo da irailaren 2tik 13ra bitarte, eta bazkide bakoitzak 25 euro ordaindu beharko ditu.

 

Adinekoen Eguna ospatuko dute Goiz Eguzkiko bazkideek urriaren 1ean, eta izena emateko aukera zabalik egongo da irailaren 2tik 13ra bitarte. Aurreko urtean bezela, Goiz Eguzki elkarteak bazkaria eta dantzaldia antolatu ditu, 25 euroren truke; gainontzekoa elkartearen esku egongo da. Hernaniko Atsegindegi plazan ospatuko dute eguna, eta menu konpletoa edukiko dute. Izena emateko zein bazkarira joateko bazkide txartela aurkeztu beharko da, derrigorrez, elkarteko bulegoan. 

Urtero jarduera ezberdinak antolatzen dira herriko adinekoentzako, eta aurten ere apuntatzeko aukera egongo da. Ikastaroetan izena emateko aukera irailaren 2an irekiko da, eta eskaintza zabala egongo da. Besteak beste, yoga, informatika, zumba, irakurketa taldea, euskal dantza edota frantseseko zein euskerako klaseak egongo dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!