Makina bio-osasungarriei buruzko tailerra gaur, atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 28a, 00:00

Gaurko tailerrak emango dio amaiera abuztuko asteazkenetako ekintzei. Goizeko 10:00etan, Atsegindegin jarri dute hitzordua.

 

Gaur izango da herriko adinekoentzat udaran zehar prestatu diren jardueren azken saioa. Hernaniko Udaleko Adinekoen departamenduak, abuztuko asteazkenetarako ekintza ezberdinak antolatu ditu, eta gaurko antolatu duten tailerra izango da udako azken jarduera. 

Bailaran txoko ezberdinetan aurki daitezke adinekonetzako makina bio-osasungarriak. Hernanin, besteak beste, Ave Marian, Lizeagan, Goiz Eguzkin, atletismo pistan eta Zikuñagan aurki daitezke. 

Mugimendu makina hauen funtzionamendu egokia zein den ikasteko tailerra izango da gaurkoa. 65 urtetik gorako herritarrei bideratutako tailerra izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!