Bihar izango da makina bio-osasungarrien inguruko tailerra, atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 27a, 00:00

Lizeaga auzoko makina bio-osasungarriak.

Hernaniko Udaleko Adinekoen Sailak ekintza ezberdinak antolatu ditu abuztuko asteazkenetan, eta bihar izango da azken saioa. 65 urtetik gorako herritarrei zuzendua dago eta Atsegindegin izango da, goizeko 10:00etan hasita. 

Bihar edukiko dute Hernaniko adinekoek abuztuko azken jarduera. Hilabete honetan zehar, asteazkenero jarduera ezberdinak antolatu ditu Hernaniko Udaleko Adinekoen Sailak, 65 urtetik gorako herritarrentzat. 

Asteazkenean, Kalean dauden makina bio-osasungarriak erabiltzeko tailerra eskainiko da. Bertan, parkeetan eta herriko beste zenbait txokoetan adinekoentzat ezarrita dauden mugimendu makinak nola erabili behar diren azalduko da.

Hilabete osoan zehar, adinekoen intereserako ekintzak, jarduerak, eta hitzaldiak eskaini dituzte. Aurreko astean esaterako, zahartze aktiboaren inguruko solasaldia izan zen, Andrea Pozo ikerlariaren eskutik. Beste asteetan ekintza ezberdinak egin dituzte: Ereñotzura bisita kulturala, mahai-jolasak edota bingoa.

Adinekoen Sailak zera adierazi du: «sozializatzeko, parte hartzeko eta ondo pasatzeko gunea izatea da ekintza hauen helburua».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!