Irunberrira irteera, Osiñagako auzotarrek

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 25a, 00:00

Irunberriko arroila bisitatzeko aukera ere badaukate buruan.

Irailaren 8an egingo dute egun osoko irteera, Azpea bodegan bazkalduta. Hilaren 3ra arte eman daiteke izena, telefonoz.

Uda ondo bukatu eta ikasturte berriari gogotsu ekiteko, egun osoko irteera antolatu du Osiñagako Auzo Elkarteak irailaren 8rako, igandearekin. Nafarroara joango dira, Irunberrira. Herria ikusiko dute, eta bertako arroila bisitatzeko aukera ere badaukate buruan. Ondoren, Irunberrin bertan egingo dute bazkaria, Azpea bodegan. Goizeko 09:00etan abiatuko dira, Loiditik edo Bordaberritik; eta arratsaldean egingo dute buelta auzora.

Irteeran parte hartu nahi duenak, aldez aurretik eman beharko du izena. Horretarako, Auzo Elkarteko Amaiari edo Karmeleri deitu behar zaio, eta irailaren 3a izango da apuntatzeko azkeneko eguna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!