Herri-baratzeen tasa ordaintzeko epea zabalik, irailaren 24ra arte

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 23a, 00:00

Hernaniko Udalak jakinarazi duenez, zabalik dago herri-baratzeen 2023-2024ko tasa ordaintzeko epea, irailaren 24ra arte. Helbideratuta daukatenei, kontutik kobratuko diete azkeneko egun horretan. Gainerakoek, berriz, postaz jasoko dute ordainagiria, eta ordaindu ahal izango dute bertan ageri diren banketxeetan, hernani.eus webguneko 'Ordainagiriak ordaindu' atalean, edota zerbitzu hori eskaintzen duten kutxazain automatikoetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!