Azaroaren 7tik 17ra izango da Hariak erresistentzia istorioen zine jaialdia

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 22a, 00:00

'The Letter' filmaren ondorengo solasaldia, joan den urteko Hariak jaialdian.

Hirugarren edizioa izango du zinemaldiak, Kulturarteko Plaza Feministan. Egitaraua prestatzen ari dira.

 

Beste urte batez, Hariak jaialdia egingo dute Hernanin, erresistentzia istorioen zinemaldia. Hirugarren edizioa izango du aurtengoa, eta azaroaren 7tik 17ra egingo dute, Kulturarteko Plaza Feministan.

Egitaraua prestatzen ari da Hernaniko Udaleko Lankidetza Saila, Amher elkartearen laguntzarekin; eta aurrerago emango dute horren berri. 11 egunez, Euskal Herriko zein mundu zabaleko erresistentzia istorioen lekuko izango da Plaza Feminista, injustiziei eta berdintasun faltari aurre egiten dieten pertsonen kontakizuna ezagutuz. Izan ere, herrialde ezberdinetako arazoak ezagutzeko, dokumentalak eskainiko dituzte, eta solasaldiak ere egingo dituzte, aurreko edizioetan bezala.

Aurreratu dutenez, «oso gonbidatu bereziak» izango dira solasaldi horietan, eta «sorpresaren bat» ere prestatu dute. Hori horrela, data agendan apuntatzeko deia luzatu diete herritarrei, «merezi du eta!». 

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!