Izenematea gaur arte, Futbol 7 Txapelketarako

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 21a, 00:00

Hiru jokalari Zubipen, lagunarteko Futbol 7 Txapelketan.

Larunbatean jokatuko dute torneoa, Zubipen, eta Garinen, whatsappez edo Instagram bidez apuntatu daiteke.

 

Larunbat honetarako jarri dute hitzordua, Zubipen, presoen aldeko lagunarteko Futbol 7 Txapelketa jokatzeko. 08:30etan elkartuko dira, taldeak osatzeko; eta 09:00etan hasiko da torneoa.

Txapelketa ohiko giro onean jokatu ondoren, berriz, bazkaria egingo dute Atsegindegin, Andoni Ollokiegi musikari eta abeslariaren emanaldia ere izango da, eta kale buelta musikatua arratsaldean, eguna borobiltzeko.

Torneoan parte hartu nahi dutenek, biharkoa dute izena emateko azkeneko eguna. Hiru bide daude horretarako: Garin tabernara jo, @futbol7hernani kontura idatzi Instagram bidez, edo 608 745 267 zenbakira whatsappez. Txapelketan parte hartzea 10 euro dira, eta bazkaria barne 15 euro. Bazkarirako txartelak astelehenera arte eskuratu zitezkeen, 10 euroan.

Txapelketako talde onenek saria izango dute. Zehazki, otordua emango diete bi talde onenei, eta hirugarren talde bati ere bai zozketan, Tripontzi jatetxean eta Oialume Zar eta Larre Gain sagardotegietan.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!