'Ura bere bidean' jaialdian ariko da Uxue Amonarriz

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 21a, 00:00

Urriaren 25ean eta 26an izango da, Barakaldoko BECen, eta parte hartuko du hernaniarrak. Sarrerak agortuta daude.

Bi hilabete barru, urriaren 25ean eta 26an, izango da 'Ura bere bidean' jaialdia, Barakaldoko BECen. Eta kontzertu sorta horretan hartuko du parte Uxue Amonarriz musikari eta abeslari hernaniarrak, Josune Arakistain Huntzako taldekide ohiarekin batera.

Makina bat musikari eta abeslari ezagun ariko dira jaialdi horretan, eta eskainiko dituzte Fernando Velazquezek konposatutako orkestra-bertsioak, Bil­bo­ko Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Koral Elkarteak lagunduta. Honakoak dira, aurtengo edizioan parte hartuko duten artistak: Olaia Intziarte, Janus Lester, Idoia, Bulego, Esti Markez, Zetak, Olatz Salvador, Nøgen, Maren, Izaro, Eñaut Elorrieta, ETS, Kalakan, Gatibu, Zea Mays, Mikel Urdangarin, Jorge Drexler, Sorotan Bele, Mikel Markez, Su Ta Gar, Reincidentes, Celtas Cortos eta Doctor Deseo.

Sarrerak agortuta daude.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!