'100 Jóvenes Talentos' zerrendan ageri da Ane Zeberio hernaniarra

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 21a, 00:00

Ane Zeberio, zuzeneko salmenta egiten, Osiñagako Udazkeneko Azokan.

Arriatzuko baserritar gazteak estatu mailako errekonozimendua jaso du Basque Culinary Centerren eskutik.

 

Hirugarrenez osatu du, Basque Culinary Centerrek, '100 Jóvenes Talentos de la Gastronomía' zerrenda; eta aurtengoan, Ane Zeberio Zubelzu hernaniarra ageri da. Horrela, estatu mailako errekonozimendua jaso du Arriatzu baserriko laugarren belaunaldiko gazteak.

Oso gaztetatik ari da nekazari gisa lanean, eta duela bi urtetik, baita abeltzaintzan ere. '100 Jóvenes Talentos' zerrendarako aipatu duenez, «barru-barruan» daramaki lanbidea: «Txikitatik maite dut, eta sektore onentzat garai onik izan ez den arren, egunero saiatzen naiz ikusgarriagoa eta gertukoagoa izan dadin, nik ematen diodan balioa eman diezaioten herritarrek ere». Zentzu horretan, nabarmendu du Gipuzkoan sektoreak aurrera egin dezan, «zuzeneko salmenta eta bezeroekin gertuko harremana» izango direla bidea.

 

Bi urtetik behin zerrenda, «gastronomiaren bitartez aldaketa positiboa» eragin nahi dutenekin

Basque Culinary Centerrek 2020 urtean osatu zuen '100 Jóvenes Talentos' zerrenda aurrenekoz, eta ordutik, bi urtetik behin argitaratu du zerrenda berri bat, 30 urtetik beherako gazteekin. Hori horrela, laugarrena da orain kaleratu berri dutena. Zerrenda horren bitartez, errekonozimendua egin nahi die «egunez egun lan egiten dutenei, gastronomiaren bitartez aldaketa positibo bat eragiteko». Hori horrela, gastronomiarekin lotura duten lanbide ezberdinetako gazteak, «balio kate osoa ordezkatuz»: nekazariak, abeltzainak, arrantzaleak, okinak, gozogileak, sukaldariak, ikerlariak... k

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!