Zahartze aktiboa izango dute hizpide gaur goizean, Biteri kultur etxean

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 21a, 00:00

Hartubolak indarra hartu du Hernanin, aktibo mantentzeko bide horretan.

Adinekoak aktibo mantentzearen garrantziaz ariko dira, goizeko 11:00etan hasiko den hitzaldian.

 

65 urtetik gorakoei zuzenduta, hitzaldi interesgarria prestatu du Hernaniko Udaleko Adinekoen Sailak, gaur goizerako. Zahartze aktiboa izango dute hizpide, 11:00etan hasita, Biteri kultur etxean. Udako asteazkenetarako antolatu duten programaren parte da hitzaldia.

Gaiaren inguruko ezagutza duten adituen eskutik, adinekoak aktibo mantentzearen garrantziaz ariko dira saioan, eta horretarako aukerak eta moduak ere jarriko dituzte mahai gainean. Hitzaldia doakoa eta irekia izango da, interesa duten guztientzat.

Gero eta garrantzi haundiagoa ematen zaio zahartze aktiboari, eta horretarako tresnak eskaintzen ari dira instituzioetatik zein elkarte eta talde ezberdinetatik. Hernanin bertan, horren adibide dira Udalak antolatutako Ttapa-Ttapa egitasmoa edota uda honetako ekintzak; eta baita Goiz Eguzki jubilatuen elkarteak urtean zehar antolatzen duen irteera, bidai, ekintza eta festa sorta zabala ere. Azkeneko urteotan, hartubolak hartu du indarra herrian, aktibo mantendu eta ariketa fisikoa egiteko bide horretan.

Datorren astean, abuztuaren 28an, egingo dute udako pro­gramaren azkeneko saioa: tailerra eskainiko dute Atsegindegin, 10:00etan, makina bio-osasungarriak erabiltzen ikasteko. k

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!