Zahartze aktiboari buruzko hitzaldia, bihar

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 20a, 00:00

Biteri kultur etxean izango da, goizeko 11:00etan hasita, adinekoei zuzendutako ekintzen artean.

Adinekoei zuzendutako jarduera sortarekin jarraitzen du Hernaniko Udalak, eta hitzaldia prestatu du Adinekoen Sailak bihar goizerako. Biteri kultur etxean izango da, 11:00etan hasita; eta zahartze aktiboari buruz ariko dira adituak.

65 urtetik gorakoei zuzenduta dago, eta hitzaldia doakoa eta irekia izango da, interesa duten herritar guztientzat.

Datorren astean emango diote bukaera, printzipioz, udan asteazkenero burutu dituzten jarduerei. Kasu horretan, tailer bat eskainiko dute Atsegindegin, goizeko 10:00etan hasita, makina bio-osasungarriak erabiltzen ikasteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!