Aste honetan hasiko dira Urumeako jolastokia eraldatzeko lanak

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 19a, 00:00

Ikastolako jolastokia eremu naturalagoa bilakatu nahi dute, jolas librea sustatuko duena. Bi hilabeteko aurreikuspena dute lan hauek, eta 60.901,40 euroko aurrekontua.

 

Aste honetan hasiko dira Urumea ikastolako jolastokia eraldatzeko lanak. Bi hilabetetan jolastokia eremu naturalagoa bilakatu eta jolas librea bultzatuko duen eremu bat sortzea da asmoa.

Zementuzko patio nagusia­ren diseinua eta espazioen erabilera eraberrituko dira. Proiektu berria idazteko orduan, kon­tuan eduki dituzte, aurreko ikasturtean egindako prozesu parte-hartzailean ateratako zenbait ondorio. Prozesu horretan, Urumea ikastolaren beharrak, nahiak eta erronkak zeintzun ziren aztertu eta zehaztu ziren. Bide honi jarraiki hasiko dituzte aste honetan obrak.

Hernaniko Udalak adierazi du, bi izango direla aldaketa nagusiak: batetik, patioan naturaren presentzia gehitzea, eta bestetik, kalitatezko harremanak eraikitzeko eta jolas librearekin sormena sustatzeko jolastokia sortzea. «Aterpean zein aterpetik kanpo egoteko eremuak sortuko dira, eta mugimendurako jolastoki berri bat», azaldu du Udalak. Bestalde, Lizeaga auzoan dauden beharrak ere kontuan hartuko direla adierazi du.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!