Larunbatean izango da presoen aldeko futbol 7 txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 19a, 00:00

Gaur da bazkariko tiketak erosteko azken eguna, eta txapelketan parte hartzeko aukera ostegunera arte egonogo da zabalik. 

 

Asteburu honetan izango da, urtero lez, presoen aldeko futbol 7 txapelketa. Gaur izango da bazkariko tiketa erosteko azken eguna, eta txapelketan izena emateko aukera, berriz, ostegunera arte egongo da zabalik. Bazkarira edo txapelketara bakarrik joan nahi duenak 10 euro ordaindu beharko ditu, eta egun osoko planera animatuz gero, 15 euro. Bazkaltzeko aukera beganoa eta begetarianoa egongo da, eta tiketa erosterako momentuan jakinarazi beharko da. Larunbateko tiketak erosteko, hiru modu ahalbidetu dituzte: Garin tabernara joanda, @futbol7hernani instagram kontura idatzita eta 608 74 52 67 telefono zenbakira idatzita. 

Egun borobila antolatu dute gazteek larunbaterako. Goizean zehar jokatuko da txapelketa, Hernaniko Zubipe futbol zelaian. Ondoren, indarrak berreskuratzeko, bazkaria atsegindegin. Andoni Ollokiegik girotuko du bazkalostea, eta eguna luzatzeko, kale buelta musikatua egingo dute herrian barrena.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!