Kalean da berriro Iñaki Sainz de Murietaren 'Ik'hue, Lazos de sangre'

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 18a, 00:00

Iñaki Sainz de Murieta, berrargitaratu duen eleberria ekuetan duela.

Eleberria duela 15 urte plazaratu zen lehenengo aldiz, Argentinan;  orain, Verbum argitaletxeak berrargitaratu du. 

 

Kalean da Iñaki Sainz de Murietaren 'Ik'hue, Lazos de sangre' liburua. Hernanin bizi den gionista, antropologo eta idazleak, urteak daramatza literatura egiten, Espainiako, Argentinako zein Estatu Batuetako argitaletxeekin elkarlanean. Komikia, narratiba eta entsaioa dira gehien landu dituen generoak, baita aitortza gehienak jaso dituztenak. Oraingoan, kalean da bere azken lana: 'Ik'hue, Lazos de sangre'. Eleberria lehen aldiz duela 15 urte Argentinan plazaratu bazen ere, orain berrargitaratu egin du Espainiako Verbum argitaletxeak.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!