Irulegiko aztarnategira irteera, irailaren 1ean

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 15a, 00:00

Hernaniko Udalak antolatu du, eta apuntatzeko aukera dago oraindik, Biteri Kultur Etxean, 5 euroan. 

Irulegiko aztarnategia ezagutze­ko irteera antolatu du Hernaniko Udalak, irailaren 1erako. Izena emateko aukera zabalik dago oraindik, Biteri Kultur Etxean. 5 euro ordaindu beharko dituzte interesa duten herritarrek, eta prezioaren barne daude autobuseko bidaia eta aztarnategira sarrera. Izen ematea zabalik egongo da autobuseko plaza guztiak bete arte. 

Irulegiko aztarnategi arkeologikoa Nafarroako Aranguren ibarrean dago. Burdinaren Lehen Aroan datatua dago, eta baskoien lurraldea ezagutzeko aukera paregabea izan daiteke.

Animatzen diren herritarrek, Aranzadi Zientzia Elkarteko kideen azalpenak entzuteko aukera izango dute. Izan ere, Irulegiko Aztarnategian barrena bisita gidatua eskainiko diete, guztia xehetasunez ezagutu ahal izateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!