Etzi jokatuko dute Urrizak eta Azpirozek azkeneko kanporaketa

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 15a, 00:00

Bien artean jokatuko dute azkeneko txartela, Buruz Buruko Txapelketa Nagusiaren ligaxkan aritzeko.

Etzi izango da Buruz Buruko Txapelketaren azkeneko kanporaketa, ligaxkara sailkatzeko: Javier Urriza eta Xabier Azpiroz izango dira aurrez aurre, azkeneko plaza eskuratzeko. Horrekin bukatuko da torneoaren aurreneko fasea, uztailaren 16an hasi eta 13 partidu izan dituena.

Joan den larunbatean, Azpirozek Aimar Jabalera menderatu zuen (30-15), eta azkeneko urratsa eman nahi du etzi, baina nabarmen gogorragoa izango du kontrarioa. Ligaxkan, Endika Barrenetxea, Imanol Ansa eta Aritz Juanenea dauzkate zain.

Larunbateko zita nagusiaren aurretik, beste jaialdi bat ere izango da gaur arratsaldean, Galarretan. Hiru partidu jokatuko dituzte, 16:30etan hasita: Irazu-Apezetxea/Susperregi-Eskudero; Ansa II-Martirena/Ezkurra II-Larrañaga; eta Jabalera-Juanenea/Segurola-Zubiri.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!