Obrak bukatu aurretik 'probatu' nahi izan dute Elkano kaleko asfalto berria herritarrek

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 14a, 00:00

Makina bat lanean atzo eguerdian, Elkano kalean asfalto berria bota ondoren inguruko guneak garbitzen.

Dena ondo bidean, gaur bukatuko dituzte Elkano kaleko asfaltatze lanak, eta lur berrituarekin bueltatuko da normaltasunera trafikoa, bihartik aurrera. Oinezko herritarrek, ordea, obrak bukatu aurretik 'probatu' nahi izan dute: atzo asfalto berria bota eta berehala, makina bat herritarrek gurutzatu zuten kalea bertatik.

Astelehenean hasi zituzten asfaltatze lanak, eta aurreko lurra kendu zuten lehenengo egunean. Atzo, berriz, lur berria bota eta zapaldu zuten. Kalea itxita dago ibilgailuentzat, eta autobus zerbitzuetan ere aldaketak izan dira: hiribusak zein Goizuetako autobusak, Txirrita kalean dute geltokia, obrak bukatu arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!