Hiribusean aldaketak, gaurtik asteazkenera asfaltatze lanen ondorioz

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 12a, 00:00

Asfaltatze lanak egingo diren eremua.

Elkano-Atsegindegi eremuan izango dira lanak, eta irteera eta bukaera Txirrita kalean egingo du hiribusak.

Elkano-Atsegindegi eremuaren asfaltatze lanak gaurtik asteazkenera arte egingo dira eta horrek horrek hiribusen zerbitzuan hainbat eragin izango ditu, 1 eta 2 lineetan. 
1 linean, gaurtik asteazkenera, irteera eta bukaera Txirrita kalean izango da. Bertan behera geratuko dira ondorengo geltokiak: Elkano 1, Lizeaga 26, Lizeaga (hilerria), Txantxilla eta Sandiusterri. 
2 linean ere, gaurtik asteazkenera, irteera eta bukaera Txirrita kalean izango da. Bestetik, Elizatxotik bueltan, geltokia Elkano 1-n izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!