Malen Barrenetxeak errekor saiakera izango du bihar Leitzako plazan

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 10a, 00:00

Malen Barrenetxea, San Joanetako erakustaldian.

19:00etan hasiko da jaialdia herriko plazan eta 45 ontzako bost enbor moztu beharko ditu Malenek.

Malen Barrenetxea Solano aizkolari gazte hernaniarrak bere lehenengo marka saiakera izango du bihar, 19:00etan, Leitzan. Aizkolari hernaniarrak 15 urterekin 45 ontzako bost enbor moztuko ditu ahalik eta azkarren. Egindako marka 15 urteko erreferentzi bilakatuko da. 

Leitzako festetako herri kirol erakustaldiaren barruan izango da saiakera. Aurretik txingekin, Kerman Perez de Heredia eta Nerea Egurrola arituko dira; harria jasotzen: Ane Zestau eta Itsaso Treku; Aizkoran: Jon Rekondo eta Xabat Olaizola; eta aipatutako marka bila: Malen Barrenetxea.

 

Bihar Sunbillan, Ramon Latasa saria

Biharko Ramon Latasa sarian ere ez dira faltako bailarako aizkolariak. 21. edizioa jokatuko dute Sunbillako pelotalekuan 18:30etan hasita. Herri-kirolen jaialdi aparta izango da aurtengoa ere, punta-puntako 26 kirolarik parte hartuko baitute eta Ereñotzuko hiru aizkolari arituko dira: Laiene Pikabea, Oihana Fernandez eta Igoin Pikabea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!