KZ Guneko hainbat ikastaro hasiko dira berriz ere irailean

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 9a, 00:00

KZ Guneko gela Biterin bertan.

10 ikastaro aurkeztu dituzte, eta aurrez aurrekoak, urrunekoak edo bideokonferentzia bidezkoak izango dira.

 

Hernaniko KZguneak iraileko planifikazioa prestatu du. Ikasturtea hastearekin batera, plangintza zabala aurkeztuko du KZ Guneak. Denera, 10 ikastaro prestatu dituzte, eta guztiak irailean izango dira. Gainera, hainbat modalitatetan landuko dituzte guztiak; zehazki, aurrez aurrekoak, urrunekoak, edota konferentzia bidezkoak izango dira. Beraz, norberak nahi duen modura aukeratu ahal izango du eskolak jasotzeko modua.

Denetarik landuko dute ikastaro hauetan; besteak beste, komunikazioa (urrunekoa), laguntza ikastaroak (aurrez aurrekoa), oinarrizko formakuntza (aurrez aurrekoa eta bideokonferentzia), irudia eta bideoa (aurrez aurrekoa, urrunekoa eta bideokonferentzia), aisia eta entretenimendua (aurrez aurrekoa eta bideokonferentzia), ofimatika (urrunekoa eta bideokonferentzia), produktibitatea (aurrez aurrekoa, urrunekoa eta bideokonferentzia), sare sozialak (aurrez aurrekoa, urrunekoa eta bideokonferentzia),, segurtasuna (urrunekoa eta bideokonferentzia) eta e-Administrazioa (bideokonferentzia). 

 

Ikastaroetan parte hartzeko izena eman behar da 

Ikastaroetan parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, hainbat bide daude. Batetik, KZGunera bertaratuta Biteri kultur etxean, aldez aurretik hitzordua eskatuta 943 023 650 telefono zenbakian. Astelehenetik ostiralera bitartean dago irekia, Nafar kaleko 18 zenbakian, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Bestetik, telefonoz ere eman daiteke izena: 943 023 650. Eta, azkenik, KZ Guneko webgunean ere egin daiteke izenematea: www.kzgunea.eus. Azken bi kasuetarako, nahitaezkoa da KZ Guneko erabiltzailea izatea. 

Horrekin batera, KZ Gunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek, bideotutorialak kontsulta ditzakete KZguneaTic YouTubeko kanalean. Era berean, informazio gehiago nahi dutenek, https://www.kzgunea.eus/eu/ikastaroak estekan kontsulta dezakete ikastaroen zerrenda.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!