Chillida Lekun dantza ikuskizuna, ostiralean, Musika Hamabostaldian

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 7a, 00:00

DAB Konpainiaren 'Noeud' lana eskainiko da 20:00etan hasita.

 

Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan, Chillida Leku museoan dantza ikuskizuna eskainiko du etzi ostiralean, DAB Dantza Konpainiak. Noeud lana taularatuko dute 20:00etan hasita. Eduardo Chillidaren jaiotzaren mendeurrena dela eta, Donostiako 85. Musika Hamabostaldiak eskultore donostiarra omentzen du, hainbat jarduerarekin eta etzikoa horietako bat da.

 

Abuztuaren 16an, Hamabostaldia museora itzuliko da kontzertuarekin

Musika Hamabostaldia Chillida Lekura itzuliko da, datorren abuztuaren 16an, Gerhard Laukotearen, Lluis Castán (biolina), Judit Bardolet (biolina), Miquel Jordá (biolina) eta Jesús Miralles (biolontxeloa), kontzertu batekin, Shostakovich konpositore errusiarraren laukoteei eskainitako programa bat interpretatuko du, 20:00etatik aurrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!