Goiz Eguzki erretiratuen egoitzaren atzeko eremuan 941,505 kg hondakin jaso berri ditu Hernaniko Udalak. Mota guztietako kale hondakinak jaso dira 67 metro koadro eskasetan: ontzi-arinak, plastiko gogorra, eraikuntzako materiala, elektrogailuak, metala, arropa...
Tokiaren irismen txarra dela eta, garabia eta sokak behar izan dira hondakinak ateratzeko Goiz Eguzkiko parketik. Guztia bildu ondoren, hondakinak sailkatu dira eta behar den guneetara bideratu da, ondoren egoki kudeatzeko: Hernaniko garbigunera eraman dira hondakinetako asko eta Garbitaniaren bidez kudeatu dira etxeko hondakinak.
«Herriko naturguneak eta eremuak ez direla zabortegia gogora ekarri nahi diegu halakoak egin dituztenei eta hondakin bereziak kudeatzeko bideak Garbigunea edota garbigune ibiltaria herritarren eskura dauden azpiegiturak direla gogorarazi» du Udalak.