Fumigazio lanak direla eta, gaur itxita egongo da Goiz Eguzkiko parkea

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 5a, 00:00

Gaurko egunez itxita egongo dira Goiz Eguzkiko parkea eta eraikina, fumigazio lanak direla eta. Labezomorro asko dabil inguru horretan, eta tratamenduaz gain, beharrezkoa da eremu guztia fumigatzea. Irabia enpresa arduratuko da lan hori egiteaz, eta gutxienez 12 orduz ezingo da Goiz Eguzkiko parkea erabili. Eskuhartzea 09:00etan hasiko dutenez, gaurko 21:00ak arte behintzat ezingo du inork sartu bertara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!