Odola emateko aukera izango da bihar arratsaldean Hernaniko anbulategian

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 5a, 00:00

Bihar odola emateko aukera izango da Hernaniko anbulategian. Estrakzioak arratsaldeko 17:00etatik 20:40etara egingo dituzte, baina horretarako beharrezkoa da goizean zehar ordua hartzea. 943 00 78 85 zenbakira deituta eskatu daiteke zita. Odol emaileetatik jakinarazi dute uztailean 40 estrakzio izan zituztela, eta oraingoan ere odola ematera gonbidatu dituzte herritar guztiak: «Badakigu jende asko oporretan egongo dela, baina behar haundia dago». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!