Larunbatean jokatu zen Orion III. Hernaniko Banderako estropada, eta zazpigarren postuan amaitu zuen 'Maialen' traineruak.
Egin beharreko lanak 11 minutu eta 25 segundutan amaitu zituzten hernaniarrek, eta sailkapen orokorrerak bi puntu eskuratu zituzten.
Asier Ocon entrenatzaileak estropadaren aurretik adierazi zuen denboraldi hasieran jarritako helburuak lortzen ari dela taldea, eta arraunlariak kirol heldutasuna hartzen doazela pixkanaka.
Asteburu honetan Ondarroan arituko dira.