Zabalik dago Hernaniko kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 5a, 00:00

32 jardueratik gora daude ikastaroen zerrendan, eta irailaren 8ra arte eman daiteke izena. 

Hernaniko Udal Kiroldegian 32 jarduera baino gehiago egiteko aukera izango da ikasturte berrian. Guztietarako izena emateko epea zabalik dago, eta irailaren 8ra arte luzatuko da inskripzioa egiteko tartea. 

Ikastaroak hiruhilekoak edota ikasturte osokoak dira, eta adin tarteen arabera bereizita daude. Lehorreko saioak, esaterako, 12 urtetik gorako herritarrentzat prestatuta daude. Horrez gain, kolektibo zehatzagoentzat prestatutako jarduerak ere badaude; haurdunentzat, emakumeentzat, gazteentzat edota 65 urtetik gorakoentzat, besteak beste. 

Kirol bakoitzak bere prezioa izango du, baina abonatuek deskontuak izango dituzte. Apuntatu nahi dutenek kiroldegiko bulegoetan edota kirola.hernani.eus webgunean egin dezakete. 

Pertsonako eskaera bakarra onartuko da, eta irailaren 9ko 14:00etan egingo dute zozketa. Hutsik geratu diren plazak betetzeko irailaren 14an zabalduko dute izena emateko aukera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!