65 urteko pertsona ugari elkartu dira uztaileko asteazkenetan antolatutako jardueretan. Horregatik, egitasmoaren arrakasta ikusita, abuztuan ere ekintzak antolatu ditu Hernaniko Udalak adineko herritarrentzat. Asteazkenetan izango dira jarduera guztiak, goizeko 10:00etan hasita.
Lehenengo jarduera asteazken honetan bertan izango da. Ereñotzura bisita kulturala egingo dute, Atsegindegitik abiatuta. Jarduera honetan parte hartzeko plaza mugatuak izango dira.
Gainontzeko ekintzak Hernanin egingo dituzte; mahai jolasak eta bingoa, zahartze aktiboari buruzko solasaldia eta makina bio-osasungarriak erabiltzeko tailerra.
Udaletik nabarmendu dute «sozializatzeko, parte hartzeko eta ondo pasatzeko gunea izatea» dela ekintzen xedea.
ABUZTUAK 7
10:00 Ereñotzura bisita kulturala. Plaza mugatuak dira jarduera honetarako.
ABUZTUAK 14
10:00 Mahai jolasak eta bingoa.
ABUZTUAK 21
10:00 Zahartze aktiboari buruzko hitzaldia. Biterin.
ABUZTUAK 28
10:00 Kalean dauden makina bio-osasungarriak erabiltzeko tailerra.
Atsegindegi izango da jarduera guztiak hasteko elkartze puntua.