Goiz Eguzki itxita egongo da bihar

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 4a, 00:00

Biharko egunez ezin izango da parkean eta eraikinean sartu, fumigazio lanak direla eta. 

Goiz Eguzki egoitza itxita egongo da biharko egunez, fumigazio lanak direla eta. Eraikina eta parkea itxiko dituzte, eta asteartean zerbitzu guztiak berriro erabiltzeko aukera izango dute herritarrek. 

Horrez gain, Goiz Eguzkitik gogorarazi dute bertako bulegoa itxita egongo dela abuztu osoan. Hortaz, urriaren 1ean egingo duten Adineko Eguneko bazkarian izena emateko epea irailaren 2an zabalduko dute berriro. Ikastaroetan apuntatzeko epea ere iraileko lehenengo astelehenean zabalduko dute, hilaren 20ra arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!