Zabalik dago ikasturte berrirako Bertso Eskolan izena emateko epea

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 4a, 00:00

Astean ordubeteko saioak egingo dituzte izena ematen duten haurrek, asteazken edo ostiraletan.

Ikasturte berria planifikatzeko garaia izaten da udara, eta horretan lanean ari dira Hernaniko zenbait eragile. Bertso Eskolako kideek martxan jarri dute izena emateko prozesua ikasturte berrirako, eta antolaketari buruzko xehetasun batzuk ere eman dituzte.

Bertso Eskolara joan nahi dutenek bi aukera izango dituzte hautatzeko: asteazkenetan arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara, eta ostiraletan arratsaldeko 16:50etatik 17:50etara. Astean ordubeteko saioa jasoko dute haurrek, Biterin.

Ordu horretan bertsoarekin jolasteko aukera izango dute haurrek, ariketa eta modu ezberdinen bidez. Horrez gain, kurtsoan zehar egun eta asteburupasak antolatuko dituzte.

Izena emateko hernanikobertsoeskola@gmail.com helbidera idatzi behar da. Informazio gehiago nahi dutenek ere bertara idatzi dezakete.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!