Stop Etxegabetzeak Hernanitik jakinarazi dute abuztuan ez dituztela ohiko batzar irekiak egingo. Horregatik, hilabete honetan norbaitek etxebizitza arazo larriren bat izango balu, 604 11 27 40 telefono zenbakira deitzeko eskatu dute. Irailean berriro jarriko dituzte martxan batzarrak.