Dagoeneko zabaldu dute gimnasia erritmikoan izena emateko epea

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 1a, 00:00

2018an edo lehenago jaiotakoek helbide elektronikoz edo telefonoz egin dezakete inskripzioa.

Hernani Gimnastika Kirol Klubean hasi dira datorren ikasturtea presatatzen. Dagoeneko zabaldu dute kurtso berrirako izen ematea, eta 2018an edo lehenago jaiotako edonork eman dezake izena.

Apuntatzeko bi modu daude: hernanigimnastika@gmail.com helbide elektronikora idatzita, edo 722 82 09 07 telefono zenbakira deituta.

Klubetik nabarmendu dute edonork dituela ateak guztiz zabalik, eta probatzera animatzeko deia egin dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!