Abuztuko asteazkenetan ere adinekoentzat ekintzak izango dira

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 1a, 00:00

Hilaren 7an egingo dute lehenengo jarduera. Bertan Erenotzura joango dira, bisita kulturala egiteko.

Uztaileko jarduerek izan duten arrakasta ikusita, abuztuan ere ekintzak antolatu ditu Hernaniko Udalak 65 urtetik gorako herritarrentzat. Asteazkenetan izango dira jarduera guztiak, goizeko 10:00etan hasita.

Lehenengo jarduera abuztuaren 7an izango da. Bertan Erenotzura bisita kulturala egingo dute, Atsegindegitik abiatuta. Jarduera honetan parte hartzeko plaza mugatuak izango dira.

Gainontzeko jarduerak Hernanin egingo dituzte; mahai jolasak eta bingoa, zahartze aktiboari buruzko solasaldia eta makina bio-osasungarriak erabiltzeko tailerra.

Udaletik nabarmendu dute «sozializatzeko, parte hartzeko eta ondo pasatzeko gunea izatea» dela ekintzen xedea.

ABUZTUAK 7

10:00 Ereñotzura bisita kulturala. Plaza mugatuak.

ABUZTUAK 14

10:00 Mahai jolasak eta bingoa.

ABUZTUAK 21

10:00 Zahartze aktiboari buruzko hitzaldia. Biterin.

ABUZTUAK 28

10:00 Makina bio-osasungarriak erabiltzeko tailerra.

Atsegindegi izango da elkartze puntua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!