Abuztua iristearekin batera ordutegi berezia izango du Mendiriz Mendiren bulegoak. Izan ere, ohiko ordutegia murriztuko dute udako hilabetean, eta ostegun arratsaldean bakarrik egongo da zabalik, 20:00etatik 21:00etara. Horrez gain, jakinarazi dute abuztuan ezingo dela federeatu txartelik tramitatu, federazioko bulegoak ere itxita egongo baitira hilabete guztian. Ikasturte berriarekin batera ohiko ordutegira itzuliko dira Mendiriz Mendiko kideak.