Gaur hasiko dituzte Zikuñaga auzoko eta Akarregiko biribilguneen artean dagoen errepidea asfaltatzeko lanak. Gaur eta bihar arituko dira udal langileak bertan, eta horrek eragina izango du garraio publikoaren zerbitzuan.
Besteak beste, Hiribus zerbitzuari dagokionez, bi egun horietan bertan behera geratuko dira Zinkoeneako geltokia eta Zikuñaga 34 geltokia. Bitartean, Zikuñagako kirol pistaren ondoan behin behineko geltokia izango du Hiribusak.
Beste hiru gune asfaltatuko dituzte abuztuan
Zikuñaga eta Akarregi arteko bidea izango da lehenengoa, baina asfaltatze lanek jarraipena izango dute abuztuan zehar. Zehazki, Antziola kalean, Karobieta kalean eta Elkano kalean egingo dituzte hurrengo eskuhartzeak.