Amaitu dira Doberaren Udaleku Ibiltariak. Larunbatean itzuli ziren Bortzirietatik 2012, 2013 eta 2014 urteetan jaiotako haurrak, Bera, Lesaka eta Igantzi ondo ezagututa.
Jarduera ugari egin dituzte udalekuetako astean. Berezienen artean, Kaxkardiko kideekin batera piraguismoa egiteko aukera izan zuten Lesakan, eta azken aurreko egunean Igantziko Irrisarri Land parkera joan ziren.
Irribarretsu bezain nekatuta iritsi ziren larunbatean Biterira.