Papelera Zikuñaga esku pelota txapelketa amaierara iritsi da. Gaur arratsaldean eta bihar goizean jokatuko dituzte kategoria guztietako zazpi finalak, eta maila haundiko partiduekin gozatzeko aukera izango du bailarako pelotazaleak.
Urte berezia izaten ari da Hernaniko pelota klubarentzat, eta aurtengoan esfortzu haundia egin dute txapelketa indartzeko eta jendea erakartzeko. Herriko pelotariek maila guztietan lehiatzeko aukera izan dute, eta punta puntako partiduak antolatzeko aukera izan dute.
Berritasunen artean dago 16 urtez azpiko nesken kategoria ere. Ligaxkako partiduak egun bakarrean jokatu zituzten, eta finalerdiak zein finala gainontzeko kategoriekin batera izan dira. Bailarako pelotarien artean, Maialen Esnal hernaniarra arituko da gaur arratsadean.
Abuztuan merezitako oporrak hartuko dituzte klubeko kideek, eta irailean itzuliko dira lanera.
VI. PAPELERA ZIKUNAGA TXAPELKETAKO FINALAK HERNANIKO FRONTOIAN GAUR, 17:30etan hasita 16 URTEZ AZPIKO NESKAK KADETE URREA MUTILAK JUBENIL URREA MUTILAK BIHAR, 10:00etan hasita KADETE ZILARRA MUTILAK JUBENIL ZILARRA MUTILAK NAGUSI URREA MUTILAK NAGUSI ZILARRA MUTILAK |