Urriaren 1ean, Adinekoen Eguna eta abuztuan bulegoa itxita egongo da

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 29a, 00:00

Goiz Eguzkiko kideek, urriaren 1ean Adinekoen Eguna Atsegindegin ospatuko dute, bazkaria eta dantzaldiakin. Bazkide bakoitzak 25 euro ordaindu beharko du, beste guztia Goiz Eguzkik egingo du. Menua informazio-panelean dago. Izena emateko epea irailaren 2tik 13ra izango da, bulego orduetan izango da. Bai izena emateko baita bazkarira joateko ere bazkide txartela aurkeztu beharko da, derrigorrez. Bestetik, Hurrengo denboraldirako ikastaroen eta jardueren matrikulak irailaren 2tik 20ra izango dira. Bulegoa abuztu osoan itxita egongo da eta abuztuaren 5ean, bai parkea baita eraikina osoa itxita egongo da, fumigazio lanengatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!