Bigarren eguna gaur, Uda Parkean

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 26a, 00:00

Haur jolasetan umeek eta guraso-aitonek ederki pasa zuten.

Kulturaz eta jolasez gozatu nahi zutenek atzo ederki pasa zuten Uda Parkean egitasmoko lehenengo egunean, Ave Maria parkean. Gaur bigarren jardunaldia izango da. Haurrentzat askotariko jolasak egongo dira bostetan hasita, hartubol partidua ere iragarrita dago, seietan, Nüshu zirku ikuskizuna zortzietan hasiko da eta amaitzeko, hamarretan, Aldapeko Basque Latin jazz taldearen kontzertua izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!