Uda Parkean kultur jaialdia gaur hasiko da Ave Maria parkean

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 25a, 00:00

Uda Parkean jaialdia gaur hasiko da eta uztailaren 27ra arte jarduera ugarirekin beteko da Ave Maria parkea. 17:00etan haur eta familiei eskainitako egurrezko jolas bilduma eta Bubbles, bola erraldoien arteko jolasa izango dira. 19:30etan, Goitibera Konpainiaren Eraitsi S.L. antzerkia eskainiko da. Espazio publikoaren eta jolasaren inguruan hausnartzen duen kaleko ikuskizuna da. 22:00etan hasiko da Janus Lester taldearen kontzertua. Bihar eta etzi, beste zazpi egitasmo gehiago antolatuko dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!