Hugo Muñoz gitarrista txiletarrak kontzertua, gaur Sandiusterrin

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 24a, 00:00

Hugo Muñoz Gomez gitarrajole txiletarra Hernanin izango da, gaur, bere udarako musika biran geldiune bat eginez. Latinoamerikako doinu eta erritmoak jotzen ditu eta gaur Sandiusterrin izango da 19:00etan bere doinuak eskaintzen emanaldi batean. Aurretik, 17:00etan, masterclassa eskainiko du leku berean, 10 euroko da honerako sarrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!