Zikuñagako eta Akarregiko biribilguneen arteko errepidea asfaltatuko da

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 24a, 00:00

Abuztuan herriko lau gunetako errepideen asfaltatze lanak egingo dira. Hauetako lehena Zikuñagako eta Akarregiko biribilgunearen arteko errepide zatia izango da. Abuztuaren 1ean eta 2an egingo dira lan hauek (eguraldiaren arabera). Ondoren, Antziola kalean, Karobieta kalean (anbulatorioaren aparkalekua eta gainaldeko

bidea) eta Elkano kalean (Echeveste farmaziatik Atsegindegira doan zatia) egingo dira asfaltatze lanak. Zikuñaga-Akarregi, Antziola eta Elkanoko lanek garraio publikoan eragina izango dute, beraz, erabiltzaileei adi ibiltzeko eskatu nahi die Udalak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!