FCCn lanean hildako lagilearekiko elkartasun kontzentrazioa, Zubiondon

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 24a, 00:00

Gaur 13:30etan izango da Hernanin kontzentrazioa, Iruñeako langilea istripuan hil eta gero.

 

Gipuzkoako Kale Garbiketa sektoreko gehiengo sindikalak, ELA sindikatuak izan ezik, pasa den uztailak 10ean, Iruñean, gaueko txandan bere lana egiten zuen bitartean, lan istripuan hildako FCC-ko (Iruñerriko Mankomunitateko azpikontrata) langilearen familia, lagun eta lankideei elkartasuna eta doluminak helarazi nahi dizkie.

Hori dela eta, «gaur, asteazkena, 13:30etan elkarretaratzea antolatu dugu Gipuzkoako FCC-ko egoitza nagusiaren parean, Hernaniko Zubiondo poligonoan».

Ezbeharra uztailaren 10ean izan zen, Iruñeko (Nafarroa) San Fermin jaietan, gaueko txandan. Langilea altueran lan egiten ari zen, eta jausi egin zen. 59 urteko behargina zen, eta Noain-Eskirotzeko (Nafarroa) industrialdean izan zuen istripua: altuera batetik jausi zen, eta burua kolpatu zuen. Larriki zauritu zen eta, ondorioz, ospitalera eraman zuten. Uztailaren 19an, pasa den ostiralean, hil zen, buruan jasandako kolpearen ondorioz.

FCC Medio Ambiente enpresako beharginek elkarretaratzea egin zuten, elkartasuna adierazteko.

 

Urtea hasi zenetik gutxienez 33 lagun hil dira Euskal Herrian

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez 33 langile hil dira soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!