Azkenaurrena, Pedreñan ere Maialen trainerua

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 24a, 00:00

Hernaniko ontziak Ondarroa utzi zuen atzean ETE Ligako azken estropadan.

 

ETE Ligako azken estropada gorabeheratsua izan zen Pedreñan pasa den larunbatean. San Juaneko Batelerak erasoa jasan zuten eta horrek kirol ikuskizuna zapuztu zuen.

Kirol emaitzei erreparatuz gero, Maialenek azken postutik ihes egitea lortu zuen berriz ere. Ondarroa garaitu zuen eta sailkapen nagusian bi puntura dituzte ondarrutarrak. Itzulerako luze ona egin zuten hernaniarrek eta goranzko bidean daudela erakutsi zuten. Asteburu honetan, igandean, Erandion izango dute estropada, goizeko 11:00etan hasita. Estropada eremu ona da Hernanirentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!