Hugo Muñozek gitarra kontzertua, bihar Sandiusterrin

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 23a, 00:00

Hugo Muñoz gitarrista txiletarra.

19:00etan hasiko da musikari txiletarraren emanaldia eta 17:00etan masterclassa eskainiko du leku berean.

 

Hugo Muñoz Gomez gitarrajole txiletarra Hernanin izango da, bihar, bere udarako musika biran geldiune bat eginez. Latinoamerikako doinu eta erritmoak jotzen ditu eta bihar Sandiusterrin izango da arratsaldeko 19:00etan bere doinuak eskaintzen emanaldi batean. Aurretik, 17:00etan, masterclassa eskainiko du leku berean.

Hugo Muñoz Gómez gitarra-jotzailea, konpositorea eta irakasle txiletarra da, Buenos Airesen bizi da, eta bakarlari gisa eta Hugo Muñoz Quintetoren zuzendari gisa lan egiten jarraitzen du. Bi disko grabatu ditu, Club del Disco zigiluaren bidez, eta jaialdi eta ziklo ezberdinetan aurkeztu dira.

Aurtengo uztailerako eta abuzturako Europako lehen biraren barruan dago Hernanin egingo duen geldialdia. Bere proposamen artistikoa zabalduko du, kontzertu baten programazioan bat egiteko gogo haundiarekin. 2023an, Gendai Guitar gitarran espezializatutako aldizkari japoniarrak, bi gitarrentzako Díptico Austral, lana argitaratu zuen. Duela gutxi Gardel 2024 Sarietarako postulatu du Club del Disco taldeak bere azken Loica diskoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!