Kantuak eta bertsoak Bollologian barrena

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 22a, 00:00

Arratsaldeko 19:00etan hasiko da kantu eta bertso ibilbidea Kulturarteko Plaza Feministan.

Jarduera berezia egingo dute gaur arratsaldean Kulturarteko Plaza Feministan. 19:00etan hasiko da 'Kantu eta bertso ibilbide bat bollologiaren kartelgintzan barna' emanaldia, eta izenak dioen modura, hitzak eta kartelgintza uztartuko dituzte bertan. 

KPFn ikusgai dagoen Bollologia erakusketaren harira antolatutako jarduera da gaurkoa, eta bertan dauden kartelen inguruan arituko dira sortzaileak. Punta puntako bi bertsolari gonbidatu dituzte saiora: Maialen Lujanbio eta Eli Pagola. Eurak arduratuko dira ikusten dutena bertso bidez errepasatzeaz, eta ondoren Anari Alberdi abeslariak bizpahiru abesti eskainiko ditu arratsaldea amaitzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!