Atarrabiyo berritzeko aurreproiektuaren aurkezpena, gaur

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 22a, 00:00

Aurreproiektuko irudi bat.

Udaletik arratsaldeko 19:00etan jarri dute hitzordua, Iturritxo elkartean (Latsunbe Berri 32).

Atarrabiyo parkea berritzeko eta inklusiboagoa egiteko aurreproiektua prestatu du Hernaniko Udalak. Orain, egindako lana kontrastatu nahi dute Latsunbe Berriko bizilagunekin, eta gaur arratsaldean jarri dute horretarako hitzordua. 19:00etan izango da aurkezpena, Iturritxo elkartean (Latsunbe Berri 32).

Bileraren helburua bizilagunen zalantzak argitzea eta ekarpenak jasotzea da, Atarrabiyo parkearen berrikuntza ahalik eta osatuena izan dadin: «Helburua da Atarrabiyon adin desberdinetako herritarrentzako elementuak izango dituen parke inklusiboa sortzea, belaunaldien arteko harremana sustatzeko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!